XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Gogora ekarri ezazu, mundutar errukarrien esker gaiztoa.

Etzaie gogoratu ere egiten orrelako gauzarik.

Ba-dirudi, etxeak egiteko, zugaitzak aldatzeko, aberastasunak pillatzeko eta umekeritan aritzeko, jaioak dirala.

Ala bizi dira beintzat.

Biotz-izketak eta erabakiak

1. Lotsatu zaite, eta arpegira bota zure animari, zein kaxkarra izan dan orain arte, gauza auek guztiak ain gutxi gogoan izan ditualako.

Nere errukarria!.

Nere gogoa nundik nora zebillen, Jauna, Zu gogoan etziñudanean?.

Zer zebillen nere buruan, Zutzaz aztuta zebillenean?.

Zer maitatzen zuan nere biotzak, Zu maitatzen etziñudanean?.

Nere errukarria!.

Egitik bizi bear nuen, eta txorakeriz betea nebillen; munduaren mendean nebillen, mundu ori nere mende izateko bakarrik egiña dalarik.

2. Gorrota ezazu, zure lengo bizitza: Gogorapen txoro eta alperrikako burutazioak, zoazte nigandik betiko; irudipen txepel eta oroitzapen iguingarriak, zoazte zuek ere; adiskidetasun gezurtiak; alperrikako alegiñak; eskerrik gabeko erregaliak; bearrik gabeko atsegin-eman-bear gogaitgarriak, zoazte betiko.

3. Jaungoikoagana itzuli eta esan ezaiozu: Nere Jaun eta Erosle on ori,(...).